ARTEA

Eugenio Ortiz artista hondarribiarrak erakusketa inauguratuko du Donostian

Ostiralean, Eugenio Ortiz (Hondarribia, 1956) artistak erakusketa inauguratuko du Donostiako Kur galerian. 1980ko hamarkadaz geroztik, makina bat erakusketa egin ditu, eta bere obraren zati handi bat hainbat bilduma publiko zein pribatuetan dago jasota. Lanotan pintura eta eskultura uztartzen dira.

Iaz, Kairos erakusketa parte hartu zuen Ortizek, Donostiako San Telmo museoan izandako nazioarteko erakusketa kolektiboa, Donostia 2016ren harira ondutakoa.

1984an New York hirian izan zen, eta Connecticut estatuk Josef & Anni Albers Foundation erakundearen gonbidapena jaso zuen. Horretaz gainera, Alemania, Madrid eta Euskal Herriko hainbat arte-zentrotan paratu ditu bere lanak.

Bere obran, eskultura eta pintura biltzen dira, tentsio poetiko eta sortzaile batean, bizi, literatur, zine eta arte memoria bati forma emateko, bai eta memoria horretan ikertzeko ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button