IKUS-ENTZUN

Ikusezin Zinemaldiaren laugarren edizioa

Filme Sozialak Ikusezin Zinemaldiaren laugarren edizioaren irekiera irailaren 27an izango da Bilboko Alhondigako aretoetan, 19.30ean, eta ekimena urriaren 4ra bitartean luzatuko da. Hala eta guztiz ere Barakaldon, Elorrion, Mungian, Portugaleten, Iurretan, Fikan edota Erandion ikusi ahalko dira pantailaratuko diren lanak.

Deialdi honetan ikus-entzunezko 300 lan inguru jaso ondoren, lehiarako hautaketa prozesua burutu da eta azkenean 55 lan hautatu dira 7 saritarako. Banatuko diren sariak honakoak izango dira: Emakume batek burututako lanik onena, Genero Berdintasunaren Saria, Kulturartekotasunaren Saria, Garapen Iraunkorraren Saria, Giza Eskubideen Saria, Ikasleen Saria, Ikus-entzuleen Saria eta Euskaraz egindako lan sozial onenari Aipamena.

Egun horietan guztietan zehar, lan multzo handia ikusteko dago hainbat tokitan. Beraz jakin nahi baduzue zer eta non, hemen begiratzea duzue onena .

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button