IKUS-ENTZUN

Ikuska, Pasaiako Film Laburren Erakustaldia

Azaroaren 16tik 23ra bitarte, Ikuska Pasaiako 15. Film Laburren Erakustaldia egingo da Trintxerpeko Alkateordetzan. Aurten 600 lan jaso dituzte, gehienak estatutik etorri dira, baina atzerritik etorritakoak ere badira, tartean, Argentina, Iran, Errusia eta Brasil. Horietatik, 60 aukeratu dituzte antolatzaileek.

Inaugurazio egunean, azaroak 16, emakumea ardatz duen Emea eta Anitz film laburren emanaldia izango da, eta gau partean umorezko lanak ikusi ahalko dira Gau Guasa atalean.

Igandean, halaber, Jorge Gil zuzendariaren El Metodo Arrieta dokumentala proiektatuko da. Emanaldian Lourdes eta Mentxu Arrieta aktoreek parte hartuko dute.

Azaroaren 18tik 22ra, lehiaketarako aukeratuak izan diren filmak aurkeztuko dira, eta sari hauek lortzeko lehiatuko dira: Film labur Onena (1.200 euro) eta Zuzendari Onena (600 euro). Gainerako sariak 500 eurokoak izango dira: Emakumezko eta Gizonezko Aktore Onenak, Epaimahaiaren Sari Berezia, Xabier Portugal Saria Euskal Film Labur Onenari, eta, azkenik, Ikus-entzuleen Saria.

Epaimahaikideak ondokoak dira: Moriarti ekoizpen-etxeko Jon Garaño eta Jorge Gil, Pablo Malo zine zuzendaria, eta Kike Santiago Ikuskako zuzendari artistiko berria.

Egitarauaz gehiago jakin nahi izanez gero, sartu ikuska.net webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button