Beste alde batetik, maiatzaren 8a eta 9a bitartean T.Danz, Gazte Balleten Topaketak egingo dira Donibane Garaziko eta Donostiako balleten artean.
Aurtengoko edizio honetan gonbidaturiko bi konpainiak Bartzelonako IT Dansa-Jove Companya eta Pragako Júnior Balleta dira. Ikuskizunak 19:00etan izango dira maiatzaren 8an eta 9an, hurrenez hurren.
Azkenik, Grupo Corpo talde brasildarrak Bach-Parabelo dantza ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 15an eta baita hurrengo egunean ere, arratsaldeko 8etan Victoria Eugenia Antzokian.
Grupo Corpo brasilgo dantza garaikidea garatzen duen konpainia da. Ikuskizun hau Johann Sebastian Bach konpositorearen lanak entzuten eta ikusten denaren arteko jokoa da. Joko horretan, Bachen barrokoa eta Minas Gerais Brasilgo estatuko dantza gisa zertzen dira.
Donostia Kulturak bidalita