IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko diru-laguntzak

Ikus-entzunezko proiektuak (fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak) garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzak ezarri ditu Gasteizko Udalak 2023ko dirulaguntza-deialdien barruan. Gasteizko enpresa eta profesionalen ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ekoizpena nahiz gidoien idazketa bultzatu eta sustatzeko dira laguntzak.

20 egun balioduneko izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren laburpena Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO 2023ko martxoaren 24a 35zk) argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Zehaztutako modalitateen artean banatuko da zenbateko guztia, honela: Film luzeen, telesailen eta telesail laburren proiektuak garatzeko laguntzak, direla fikziozkoak, dokumentalak edo animaziozkoak, zinemetan, telebistan eta plataforma digitaletan publikoki emateko: 50.000 euro; Film laburrak ekoizteko laguntzak: 40.000 euro; eta gidoiak idazteko laguntzak: 10.000 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button