ESZENA

Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina

Gaur, azaroak 19, Gasteizeko Principal Antzokian, Harkaitz Canok idatzitako eta Fernando Bernuések zuzenduriko Sisiforen paperak izeneko obra oholtzaratuko da. Egunkariaren kasuan libreki inspiratutako lan hau kazetaritzari egindako omenaldia da, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia.

Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen gisan, egunkari bat “gerra eta bakea ttipi baten parekoa” da. Egunero iraungitzen den nobela amaiezina. Mundu kaotikoa, lau zutabe estutara ekarria. Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?

Obran parte hartzen duten aktoreak honakoak dituzue: Anjel Alkain, Iñigo Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo, Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Joseba Apaolaza, Iñaki Rikarte, Alexadru Stanciu, eta Dorleta Urretabizkaia.

Datorren astean obra Bilbora joango da, eta Arriaga Antzokian azaroaren 27 eta 28an izango da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu