BESTELAKOAK

Ika Mizka. Eta Hik? Nola bizi dunk euskara?

Gaztezulok, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) eta Mondragon Unibertsitatearekin (MU) elkarlanean, Ika Mizka. Eta Hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa abiatu du.

Iaz bezala, Ika Mizka proiektuak hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta gazteak bilduko ditu mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko.

Gazteak gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko ez ezik, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko helburua duen egitasmoa da hau. Aurten zirkuitu modura dator Ika Mizka, eta hiru geldiune izango ditu: lehenengo saioa urriaren 24an izango da Ordizian (Mondragon Unibertsitatearen Goierriko campusean), bigarrena azaroaren 14an Eibarren (UPV/EHUren Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan) eta hirugarrena abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Irunen (Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako campusean).

Zirkuitua osatuko duten saio bakoitza iragartzeko, bideo promozional bana sareratuko da. Ikus-entzunezko labur hauetan, sorkuntza adar ezberdinetako profesionalak agertuko dira. 

Hona hemen lehenengo bideo laburra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button