MUSIKA

“III. Emarock Gaua” egingo da Santurtzin

Bilboko Irola Irrati libreko Emarock irratsaioko kideek antolatutako III. Emarock Gaua Santurtziko La Kelo gaztetxean egingo da larunbatean, otsailak 1. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eszenatokira igoko diren musikari gehienak emakumeak izango dira.

Agertokian ondoko taldeak izango dira: Pottors ta klito, Octopussys, La Basu – Aneguria eta Penadas Por La ley. Hibakusha banda ere jotzekoa zen, baina azken momentuan ezin izan dute, eta antolatzaileak talde berri bat bilatzen ari dira. La Basu – Aneguria taldeak rap estiloa jorratzen du, eta gainerakoek, berriz, punk-rocka. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Kontzertuekin batera, emakumezko musikarien argazkiekin osatutako Emarock. Iragana, oraina eta geroa erakusketa ere izango da ikusgai.

Ibu Hots tabernan, asteburu musikala

Bestalde, Gasteizko Ibu Hots tabernan ere bi kontzertu interesgarri izango dira asteburuan: ostiralean, urtarrilak 31, Inoren Ero Ni eta Dos Caballos, eta larunbatean, Napoka Iria eta Mikel Uraken.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button