MUSIKA

“Bazter Fest” jaialdian rap eta soul estiloak protagonista

Bazter Fest ekimenean emakumezkoen rap-a izango da protagonista. Hamar astez, astelehenero, musika-topaketa bat egingo da inguruko raperekin, 20:00etan, Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura YouTubeko kanalean.

Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatu dute programa honen seigarren edizioa, non bertoko hainbat rapera protagonista izango diren. Bazter Fest-ek “eskua luzatzen die tokiko talde eta artistei, haien lana partekatuz eta zabalduz, eta bizi dituzten ziurgabetasun-une hauetan lagunduz”.

Hala, gaurko musika-topaketa 20:00etan izango da, Zoom plataformaren bidez eta Bilbao Kultura -ko YouTubeko kanalean. Gaurko protagonista VitterSweet (Bilbo) rap eta soul abeslaria izango da. Berta Bittersweetek etapa musikal berrirako aukeratu duen izena Vittersweet.  Etapa honetan errealagoa eta zuzenagoa da eta esateko duena botatzen du. Lehen ebaki urbanoa argitaratu du, trap eta R&Bren artean dantzan. Lanaren izena IWMMB da (I want my money back). Bideoklip fresko eta lotsagabe bat ere grabatu du, artista bilbotarrak ikusteko egin dituen lanen artean nabarmentzen dena.

Datozenak, Lohitzune Lohi (ekainaren 22an), Mad Muasel (ekainaren 29an) dira, eta hauen ostean etorriko direnak laster jakinaraziko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button