EMAKUMEA

“Iguala 2021” proiektua, Tafallan hasiko da

Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan Tafallan hasiko da Iguala, gazteen artean emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko Nafarroako Gobernuaren programa. Irailaren 25ean izango da lehen saioa.

Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, udazkenean beste herri batzuetara zabalduko da programa, Altsasura, besteak beste.

Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako eta Gazteriaren institutuek emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko bultzatutako ‘Iguala’ programa aitzindariak bigarren edizioari ekingo dio aste honetan. Kanpaina aurkeztu dute Tafallako udaletxean, eta gazteekin egingo dituzten tailerrak irailaren 25ean, larunbata, hasiko dira.
Tailer espezializatuak egin dira (Internet eta sare sozialak, publizitatea eta musika), generoaren ikuspegitik eta, zehazki, emakumeen aurkako indarkeria landuz.

Hala, Tafallan, irailaren 25ean eta urriaren 1ean, 15ean eta 22an, eta Altsasun urriaren 30ean, eta azaroaren 5, 12 eta 19an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button