MUSIKA

Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika elkarrekin, Baionan

Euskal Etnopoloaren 2022-2023ko mintegiaren karietara Euskal Kultur Erakundeak eta ARI laborategiak antolatu dute Joseba Sarrionandiak eta Ruper Ordorikak burutuko duten Hitzak eta doinuak mintzaldia. Hitzordua apirilaren 20an izango da Baionako Euskal Museoan, eta 18:00etan hasiko da.

Bilboko unibertsitatean 1977an elkar ezagutu eta gero hainbat egitasmoetan bidaide izan dira Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika: Pott Banda hasteko, eta geroztik…Hainbat kantu eta testu elkarrekin onduak.

Ruper Ordorika (Oñati-1956) Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu. Makina bat lan plazaratuak ditu. Duela gutxi, Hautsi da anphora lanaren kaleratzearen 40. urteurrena gogorarazteko ekitaldi berezi bat egin zen eta hortik plazaratu da berriz lan hura.
1980an argitaratutako diskoa osatu zuten hamar kantuak eztanda handia izan ziren garaiko testuinguru kulturalean. Gaur egun oraindik ekarpen handia egin behar duten abestiak. Horregatik proposatu zion Loraldia Kultur Elkarteak Ruper Ordorikari lan hori berreskuratzea eta zuzeneko ikuskizun batean gogoratzea. 42 urte geroago, Hautsi da anphora agertokietara itzuli zen eta orain Pamielak diskoa kaleratu du. Lan horren aurkezpenean ere Joseba Sarrionandia izan zen.

Joseba Sarrionandia (Iurreta-1958) Soziologia eta filologia ikasi zuen. Kartzelan egon zen, 1980tik 1985era arte, eta, geroztik, exilioan ibili da, 2020an Euskal Herrira itzuli zen arte. Euskal idazle gorenetakoa da eta obra anitza eta maila handikoa idatzi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button