ARTEA

Igelek Tabakalera hartuko dute

Tabakalerak Mikel R. Nietoren eta Illart Alkortaren Brekekekex, ko-ax, ko-ax! zentroko eskailera nagusian jarriko den soinu-instalazioa aurkeztu du.

Bertan, “igelen kantuaren grabazio errealak abiapuntutzat hartu eta soinua sintetizatzeko prozesuen bidez eraldatzen ditu, etengabe eboluzionatzen doan ingurune akustiko bat sortzeko”.

Izenburuaren sorburua ederra da, izan ere, Aristofanesen Igelak (K.a. 405) komedian agertzen den onomatopeia bat da, dimentsio historikoa eta kulturala azpimarratzeko.
Proiektu hau 2025eko udaberrian hasi zen, Donostiako Igeldo-Igara inguruko putzu eta hezeguneetan egindako grabazioekin, hango igelen soinu-portaerak aztertu zituzten artistek.

Nietok eta Alkortak azaldu dutenez: “Entzuten duzun korroka hots bakoitzak igelaren soinua adierazten du, pertzepzioari, errealitateari eta gure entzumenak ingurune naturalarekin duen harremanari buruz hausnartzeko aukera ematen duen soinu-objektu bat. Entzuteak espazioan hedatzen den soinu-ekosistema zabalago batean parte hartzea dakar.”

Instalazioa Tabakalerako eskailera nagusian egongo da otsailaren 12tik uztailaren 26ra, zentroaren ohiko ordutegian.

Show More

Related Articles

Back to top button