ESZENA

Igandean Dantzaren Munduko Eguna

Dantzaren Munduko eguna ospatuko da igandean Euskal Herriko hainbat txokotan. Urtero, 1982tik, apirilaren 29an, UNESCOren ekimenez, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Ekimen horrek jendearen arreta Dantzaren kulturara hurbildu nahi du.

Hala, Bilboko Arriaga plazan egingo da dantza saio irekia eta berezia. Ekitaldiaren barruan, jende askoz osatutako flashmob-a grabatuko da, Queen taldearen Don´t stop me now lanaren erritmoari jarraituz. Euskadiko Dantza Elkarte Profesionalak (ADDE Dantza) eta Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duten jardueraren helburua, dantzarekin gozatzen duten pertsona guztiei dantza hurbiltzea da, eta, horretarako, kalean egingo den eta partaidetzan oinarrituko den saioa proposatzen dute.

Beste aldetik, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatzen ditu X. Dantza Sariak (apirilaren 28an, Antzoki Zaharrean) eta Dantzaren Nazionarteko Egunaren XVI. Gala (apirilaren 29an, Victoria Eugenia Antzokian). Galan bilduko dira, besteak beste, Malandain-Miarritzeko Balleta (Miarritz), LaMov (Zaragoza), Aukeran (Donostia), Kukai (Orereta), Dantzaz Konpainia (Donostia), Acroindar (Donostia) Rebeca Falcón (Bilbo), Fabian Thomé (Donibane Lohitzune) eta José Uruñuela Dantza Kontserbatorioaren dantzariak (Gasteiz). Emanaldi honekin, ikuslegoak dantzarien eta konpainia profesionalen lan txukunarekin gozatuko du.

Egun hauetan egiten den beste ekitaldi interesgarri bat, hauxe da: Barra Klasikoaren erakustaldia. Hau, Kontxako Barandan izango da datorren larunbatean, hilak 28, 12etan, eta Dantza Kalean jarduera, datorren maiatzaren 5ean, 17:30ean, Alderdi Eder-en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button