BERTSOTAN

“Txapela hemen dago, baina denek josia da”

Ametsen adierazpen interesgarriak ikusi ditugu Berria egunkaria zabaldu eta atoan.

“Uste dut txapela, gutxi gorabehera, denona dela. Egingo dut ahalegin berezia txapela ahalik eta ongien eramateko, baina, txapelerako bidean besteengandik lagundua sentitu nintzen moduan, txapela eramateko bidean ere ez dut dudarik egiten laguntza, babes eta inguru hori emango didatela gainontzekoek. Txapela hemen dago, baina denek josia da. Nik aurreko patxadarekin segitu nahi nuke.

Egindako lanaz, hauxe: “Intentsitate psikologiko bat behar duzu ariketa bakoitzeko. Gustura sentitzen ari zarenean, arriskua duzu pixka bat erlaxatzeko. Ariketa mental bikoitza egin behar izan nuen aldi oro, neure buruari akuilua pixka bat sartzeko, eta berriz ere ahalegin guztia jartzeko hurrengo ariketan.
Banekien zaila zela arratsaldean ildo horretan segitzea. Luze egiten hasi zitzaidan; bereziki, mentalki. Sentitu nuen kargak zapaltzen ninduela pixka bat, eta indarrik gabe gelditzen ari zela nire psikologia hori; beharrezkoa dena bertso bakoitzari aurre egiteko.
Bertso bat sortu aurretik edo kantatu aurretik, bada pentsamenduaren putzu bat, sentimenduaren putzu bat, eta handik arrantzatzen duzu esanahi bat. Horri forma bat ematen diozu, eta bota egiten duzu, baina, bide horretan, eztarrian, azkenean, galbahe bat dago. Galbahe horrek alanbreak zenbat eta estuago izan, ura finago pasatzen da, zakar gutxiago dakar. Arratsaldean, sentitzen ari nintzen eztarriko galbahe hori gero eta alanbre lasagoekin zebilela”.

Agurreko bertsoa:

«Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari
muxu bat Iparraldeko
bertso eskolako haurrari
lagundu nauten guztiak
Olatz eta arreba bi
baina ni ez bainaiz hemen
neuk sortu hutsean ari
aitarena den txapel hau
eskeintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz
erakutsi zidanari»

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button