BERTSOTAN

Igande honetan hasiko da Donostian “Bilintxen Menda”

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak Bilintxen Menda bertso ekimena antolatu dute. Aste honetan, apirilaren 28an, Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari donostiarraren jaiotzaren 190. urteurrena ospatu da, eta horrexegatik, bertsoaren inguruan  lau ekitaldi egingo dira maiatzaren lehen hamabostaldian. Jarduera guztiak iluntzeko 19:00etan izango dira.

Diogun bezala, igandean, maiatzaren 2an, abiatuko da programazioa Bilintxen Menda hitzaldi musikatuarekin, Antzoki Zaharrean. Hitzaldi musikatu horretan Donostiako bertsolari historikoaren bizitza eta pentsamendua aztertuko dituzte Unai Agirre, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus bertsolariek. Horrez gain, Bilintxen hainbat bertso kantatuko dituzte Joxan Goikoetxea eta Imanol Kamio musikarien laguntzaz.

Horren ondoren programatu diren saioak honakoak dituzue: Erdaretatik bertsotara mahai-ingurua, maiatzaren 6an, Okendo Kultur Etxean; Imanol Lazkanoren Gorbatatik piercingera hitzaldia, maiatzaren 11n, Victoria Eugenia Cluben;  eta Bertso-saioa, maiatzaren 14an, Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan.

Bilintxen Menda hamabostaldiaren gaineko datu gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button