BESTELAKOAK

Idazleak eta ilustratzaileak elkarrekin lanean

Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin lankidetzan BIKO-TEKA  liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren bederatzigarren edizioa egingo du Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, datorren urtarrilaren 27tik 31ra.

2025ean idazleak eta ilustratzaileak elkarrekin lanean jarriko dituzte berriz ere, eta  bikoteka parte hartuko dute. Tailerrean liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da. Maite Mutuberria ilustratzaileak eta Iñigo Astiz idazleak gidatuko dute tailerra.

Bederatzigarren tailer honetara Teresa Benéitez (A Fin de Cuentos) eta Xabier eta Eneko Salaberria (1545 argitaletxea) editoreak gonbidatuko dira beren esperientziak kontatzeko.  Ditugu, eta hala, hiru aditu horien eskutik euskal albumaren edizioaren alderdi ezberdinak ezagutuko dituzte ikasleek. Tailerrean zehar ariketa praktikoak azalpen teorikoekin tartekatuko dira. Eta horrez gain, film, musika, irudi eta liburuak ere erakutsiko dira.

Interesatuta dauden idazleak eta ilustratzaileak bakarka edo bikoteka aurkeztu daitezke. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkituko zaie. Guztira, 8 bikote onartuko dira eta horiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.

Interesaturik baldin bazaude, abenduaren 5a da beharrezko dokumentazioa aurkezteko azken eguna. Izen-ematearekin batera,  idazleek idazlan labur bat aurkeztu behar dute, eta ilustratzaileek proiektu bereko 3 ilustrazio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button