
Oporretatik gogotsu etorri bertsolariak, eta asteburuan, toki askotan topatuko dituzue bertso-saioak.
Atzo esan genuen bezala, Zarautzen Lizardi Sariko finala jokatuko da gaueko 22:00etan Modelo aretoan. Ane Labaka, Asier Azpiroz, Amaia Iturriotz, Oier Aizpurua, Gema Urteaga eta Eneritz Artetxe arituko dira.
Mutriku jaietan dago, eta Kalbaixuak ospatzen ari dira bertan. Gaueko 22:30ean, frontoian, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Nerea Elustondo eta Iker Zubeldia bilduko dira.
Jaietan Elgoibarren eta Sukarrietan daude. Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin bertso-afaria egingo da Elgoibarren, eta Beñat Ugartetxea eta Onintza Enbeita bertsolariek bertso-saioa egingo dute Kanalako frontoian.
Biharko saioei dagokienez, Donostian, Plaza Berrian, gaueko 22:30ean, Julio Soto, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendi bilduko dira. Bihar ere, Sagardo Eguna da eta horretarako, Plaza Berrian, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bilduko dira.
Lemoan bertso-bazkaria egingo dute Gaztetxe azpiko zelaian Miren Amuriza eta Xabier Silveira bikotearekin. Eta Iruñean, Euskaldunon Astea ospatzen ari dira, eta triki-bertso-poteoan arituko dira Aimar Karrika eta Saioa Alkaiza arratsaldean.
Igandean badago zer ikusi. Elorrioko herriko plazan Jone Uria, Jon Maia eta Fredi Paiak bertsotan jardungo dute; Arrateko jaietan, Juan Mari Narbaiza eta German Meabebasterretxeak; Zestoan, Amets Arzallus eta Jokin Urangak; eta Munitibarren Julio Sotok eta Xabier Silveirak kantatuko dute.



