
Donostia Kulturaren laguntzarekin Balea Zuria argitaletxeak DK Poesia Lehiaketaren I. edizioa abian jarri du, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko xedez.
Lehiaketa honetara, 35 urte bete gabeko idazleek bidali ahal dituzte euskarazko poemategiak (helbidea hau: dkpoesialehiaketa@donostia.eus ), beti nire, originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak badira.
Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanarekin batera, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta, NANaren fotokopia bat erantsita) bidaliko dira.
Idatziak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaituko da, eta gero, Pello Otxoteko, Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatutako epaimahaiak lan guztiak aztertu ostean irabazlea izendatuko du 2018ko martxoaren 21a baino lehen.
Saria 1.000 euroko da, eta gainera, Balea Zuria argitaletxeak obra hori argitaratuko du.



