LITERATURA

Idazle Eskolaren moduluetan izena emateko epea zabalik da

Idazle Eskolak dagoeneko iragarri ditu lehen sei hilabeteetako mintegi eta moduluak. Mintegi eta modulu hauen xedea literatur genero bakoitzaren arauak, sormena eta idazketa lantzea da.

Hala, larunbatean, hilak 14, Edorta Jimenezek ipuingintzari buruzko modulua emango du, antzerkiari buruzkoa Xabi Lopezek, eta ozenki irakurtzeko moduluaz Itziar Gomez arduratuko da.

Bestalde, Idazleak Irakurle mintegien 2012ko aurreneko saioa urtarrilaren 21ean egingo da. Egun horretan, izan ere, Julen Arriolabengoak Jaun Zuriaren askazia (Alberdania, 2011) liburua izango du aztergai.

Modulu eta mintegi guztien zerrenda eta xehetasunak idazten.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button