ESZENA

“Sortegiak”, antzerkia eta zinema ikastaroak Gasteizen

Oihaneder Euskararen Etxeak Sortegiak euskarazko sormen ikastaroak antolatu ditu urriaren 15etik abenduaren 17ra bitartean. Antzerki sormena eta zinema sorkuntza izango dira landuko diren diziplinak. Izena emateko epea irailaren 12an hasi eta 25ean bukatuko da.

Taldea eta norbanakoaren arteko harremanak lantzeko helburu duen antzerki sormena ikastaroa Javier Fernandezek emango du.  Antzerki tailer honen bitartez ekintza indibidual eta kolektiboen arteko harremanak eta mugak ikertzeko saiakera egingo da.
Maider Oleagak zinema sorkuntzari dedikaturikoa emango du. Bertan, zinema-sorkuntza keinuak eta keinu horiek aurrera eramateko hartu behar diren erabaki anitzak eta zinemaren teorian eta lengoaian ezinbestekoak diren zenbait puntu azaleratuko dira.

Larunbatetan burutuko dira 11:00etatik 14:00etara, eta 8 saiotan emango dira. Ohikoa den bezala, alde teorikoa eta praktikoa landuko da, eta bukatutakoan ikasleek amaierako lana aurkeztuko dute Euskararen Etxean.

Informazio guztia Oihaneder Euskararen Etxean topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button