ESZENA

“Ibilki” programa igande honetan amaituko da

Ibilki programari esker, eta Euskal Kultur Erakundearen bultzadaz, Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkia ikusi ahal izan da. Otsailetik ekainera, emanaldi ugari eskaini dira Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule eta Donibane Lohizune hirietan. Igandean, hilak 26, programa horren azken emanaldia izango da Biriatun, Eleka konpainiaren Iki Mihi Klik lanarekin.

Aurtengo lehen seihilekoan zazpi konpainiaren dozena bat emanaldi eskaini dira. Lehen emanaldia Eleka konpainiaren Iki Mihi Klik lana izan zen, eta azkena ere lan bera izango da. Ikusgarri horrek kontatzen duena hauxe da: “Bi dekore muntatzaile taula gainera agertzen dira. Etortzekoak diren artistentzat oholtza apailatzen dute baina egiten duten ekintza bakoitzak edo ateratzen duten objektu bakoitzak ipuin bat oroitarazten die. Batetik bestera, ipuinak jin ipuinak joan, dekoreak forma hartu arau bi teknikariek irudimenezko mundu batean bidaiarazten gaituzte. Ikuskizuna mundu zabaleko eta Euskal Herriko ipuinez osatua da, biziaren hitzordu handiak, sentimenduak eta baloreak  bezalako gaiak hunkituz. Istorio bakoitzak funtsezko gai desberdin bat hunkitzen du, hala nola haurtzaroa, heriotza, emantzipazioa, maitasuna, beldurra, kemena, elkartasuna…”

Ekimenean parte hartu duten beste talde batzuk hauek izan dira: Compagnie Jour de Fête, Xake Produkzioak, Itzuli konpainia, Huts Teatroa, Axut!, Huts Teatroa, eta Rouge Elea.

Jakingarri guztiak: Ibilki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button