LITERATURA

Iban Zalduak “Nola izan garen gauza” lan berria kaleratu du

Nola izan garen gauza. Euskal gatazkaren inguruko ipuin (ia) guztiak (Erein) izeneko ipuin liburua plazaratu du Iban Zalduak.

Erein argitaletxeak biziki ongo azaldu du lan horren nondik-norakoak: Iban Zalduaren irakurlea bazara, badakizu orriotan barneratzeak zer arrisku duen; besteek kontuan izan itzulerarik gabeko bidaia bat hasteko zorian zaudetela; Zalduaren fikzioak, gaia dena izanik ere, zure errealitatea bera bihurrituko baitu.(…)
Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa… jarriko dituzu jokoan; eta helmuga zure etxeko besaulkia izan daiteke, baina dena izango da susmagarria klase ertaineko normaltasun horretan, ez baituzu jakingo fikzioak, are fantasiak, zer zirrikitutatik asaldatuko zaituen. Agian, ezer ez da sinetsi dugun modukoa. Beharbada, fikzioak baino ezin dizkigu zenbait gauza kontatu. (…)
Eta ipuinak liburua itxi orduko isilduko diren itxaropena baduzu, gaixoa; fikzio batzuek begirada aldatzeko boterea baitute, eta badakigu, historiaren joanean elementu bat bakarra aldatuz gero, zer gerta daitekeen, bai orainaldian bai etorkizunean.
Eta kontuz iraganik ahoskatu nahi ez duten etorkizunekin, fikziozkoak baino askoz gezurtiagoak dira.

Iban Zaldua, idazle porrokatua. Bereak dira, Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001),) Itzalak (2004), Etorkizuna (2005, Euskadi Literatur Saria), Biodiskografiak (2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012), Inon ez, inoiz ez (2014), Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (2018), eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button