ESZENA

Ia 90 ikuskizun Arriaga Antzokiaren 2023-2024 denboraldian

Gaur, Bilboko alkatea Juan Mari Aburtok eta Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa Calixto Bieitok Arriaga Antzokiaren 2023-2024 denboraldiko egitaraua aurreratu dute, eta eurek aipatu bezala, ia 90 ikuskizun eta hainbat artista handi izango dira datorren denboraldiko ekoizpenen artean.

Luze joko luke dena esateak baina batzuk aipatzearren: Arriaga Antzokiak, Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean, Die ersten Menschen (Lehen gizakiak) opera ekoitziko du, Calixto Bieito eszena-zuzendari eta Robert Treviño musika-zuzendari izanik, eta bertan izango da Estatu mailako estreinaldia, 2024ko apirilaren 18an eta 20an.
2024ko ekainean Saturraran estreinatuko da, Juan Carlos Perezek konposatutako opera da, Kirmen Uribek egindako euskarazko libretoa, Jon Malaxetxebarriaren musika-zuzendaritza, Lucía Astigarragaren eszena-zuzendaritza, bakarlari handiak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea biltzen dituena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Arriaga Antzokiaren koprodukzio gisa.
Festen, Thomas Vinterberg-en filmaren antzerkirako egokitzapena (María Goiricelayaren eszena-zuzendaritza duena) da antzerkirako ekoizpen propio nagusia, urriaren 6tik 8ra euskaraz estreinatuko dena eta, azaroaren 2tik 5era, gaztelaniaz, aktore handiekin.
Arriaga Antzokiak antzerkia eta musika uztartzen dituen Guridi: magical bidaia ekoitziko du, Pako Revueltasek zuzendua eta Guridiren musika duena, Bilboko Koral Elkarteko Haur Abesbatzak interpretatuko duena.
Arriaga Antzokiak bi ikuskizunen ekoizpenean parte hartuko du: Lost letters, Lucía Lacarra Ballet konpainiaren dantza piezan; eta Fernando Bernuesek zuzendutako Lucha y metamorfosis de una mujer obran, Eneko Sagardoy, Lucía Quintana eta Vito Rogado antzezleekin.

Beste aldetik, maila handiko aktoreak etorriko dira: Gonzalo de Castro, Anabel Alonso, Pepe Viyuela, Nuria Espert, Javier Gutiérrez, Roberto Álvarez, Goizalde Núñez, José María Pou, Candela Peña, Pilar Castro, Lolita Flores, Belén Rueda, Ana Belén, Pepon Nieto, Carmen Machi, Vicky Luengo, Israel Elejalde, Javier Cámara, Marina Salas, Marta Nieto…

Nazioarteko dantza konpainia handiak ere etorriko dira: Malandain Ballet Biarritz, Gauthier Dance, Les Grands Ballets Canadiens… eta Kukai Dantzaren azken lana, Jesús Rubiorekin bat egindakoa; edota Olaeta Balletak eta Sara Baras.

Eta betiko legez, Arriagak bere programak onduko ditu: Literatura eta Musika Euskeraz, ABAO Txiki Arriagan, BJC Arriagan eta Lied Arriagan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button