MUSIKA

Reggae eta rocksteady eztanda

Kriston Sound kolektiboak bigarren Reggae Eztanda saioa egingo du, Donostiako Saguez auzoan dagoen El Muro tabernan, maiatzaren 24an, 23:00etatik 6:00etara.

Bada, Sound System formatuan ondoko elementuak arituko dira diskoak jartzen: Kenke JaJah Sound, Rude Kanka Sound eta A Rasta-K Sound. Mikroarekin, berriz, George Palmer, Kobo Jah eta The mighty Rupertorio.

Ekainaren 6an, halaber, Lutxo Perezek Catarsis Rocksteady izenburuko liburua aurkeztuko du Bermeoko Beleza Malandra tabernan. Liburuak, Jamaikako rocksteady estilo zaharra du ardatz eta oso harrera izan du zaleen artean. Perez, gainera, diskoak jartzen arituko da, 22:00etan.

Biharamunean, ekainak 7, Lutxo Perez Gernikako IV. Ska Jaian izango da, aipatu liburua aurkezten eta diskoak jiratzen, Astran, 17:30ean. Horrekin batera, kontzertuak ere izango dira, Astran, 22:00etan: Smooth Beans eta Akatza. Emanaldien ostean, Dr. Baltz musika ipintzen egongo da Ospa tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button