ARTEA

“Nire ama Erroman hil da”, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artisten proposamena

Bihar, Bilboko La Taller gunean, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artistek Nire ama Erroman hil da erakusketa inauguratuko dute, 20:00etan. Bi artistek “907 marrazki ipini dituzte gure espazio txikian”.

907 marrazki horiek Iruña-Veleiako indusketa arkeologikoan aurkitutako inskripzio polemikoen faksimileak dira. Horrekin batera bideo bat ere paratu dute, zeinetan adituak agertzen diren inskripzio horien faltsutasunaren aldeko eta kontrakoak iritziak botatzen.

Hala, bi artistek inskripzioetako bat kopiatu dute eta 907 aldiz erreproduzitu, bisitariek ikus ditzaten, inskripzio horien interpretazioak gerta daitezen, “faltsuaren eta benetakoaren arteko oposiziotik kanpo”. Izan ere, inskripzio horiek ez ditu ezagutarazi zientzialarien batzorde batek faltsutzat jo eta gero. Lan horrek egiletzaren eta ezagutzaren inguruko gaiak ere aztertzen ditu.

Marrazkiekin batera, 400m izenburuko argitalpena ere izango da. Izenburuak Gasteizko arkeologia museoaren eta arte garaikidearen museoaren artean dagoen distantzia aipatzen du. Eskuz egindako lana da, eta gogoeta piztea du helburu gai honen inguruan: publikoaren inplikazioa bere kultura materialaren patua zehazten duten prozesu instituzionaletan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button