
Huhezinema lehiaketak baditu bere saridunak, eta horien artean, Huhezinema Saria, Itziar Leemans zuzendariaren Ximinoa lanarentzat izan da.
Bertako antolatzaileek oso modu positiboan baloratu dute aurtengo edizioa: “Beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe arkupe aretoa betez. Arratsaldeko 15:00etan ekin diogu egitarauari, bi atsedenen bidez hiru zatitan banaturiko Sail ofizialeko proiekzioekin. Aretxabaletako Arkupe aretoa, Euskal Herriko zinemagileez bete da gaurkoan. Iluntzeko 19:30ean hasi da guztiok espero genuen unea, sari banaketa. Hautatuen artean, jakin-mina, urduritasuna eta ilusioa gailendu dira”.
Hauek izan dira Huhezinema 17. edizioko sarituak Sail Ofizialean: Huhezinema Saria (800€): Ximinoa – Itziar Leemans. “Klase harremanen bortizkerian, Iparraldeko familia burges baten eta haien haurtzainaren unibertsoan maisuki murgildu gaituelako”; Aktore Onena (150€): Eneko Sagardoy eta Zorion Eguilor; Hazi Saria (600€): Agur Artzai – Julen Zubiete, “Desagertzeko zorian dagoen artzain baten erretratu berezia egiteagatik eta zuzendariak filmaren bitartez egiten dion omenaldiagatik”; Ikusleen Saria (100€) Deadly Draw – Nitya Lopez; Ausart Saria (350€) Normas de higiene – Amaia San Sebastián.
Bideoklip Sailaren barruan, Bideoklip Onenaren Saria (300€), Bele-Zerua irabazi– Nitya Lopez, musika taldeko abeslariak aktore bezala egindako lanagatik eta bideokliparen koreografia eta planifikazioagatik; Ikusleen Saria (100€): Esperoan-Erromintxelak – Nitya Lopez
Ikasle Sailaren barruan, Ikasle Lan Onenaren Saria (300€): Noizko Basoa – Mikele Landa, fikzioa edo dokumental etiketetatik haratago, saiakera-zinema lan ausarta proposatzeagatik; Mundukide Saria (700€): Kosmospolita – Unax Alcubilla; Mu Saria (150€): Beste aldea – Irati Alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga; eta Ikusleen Saria (100€): Bakarrik – Oier Markotegi.