MUSIKA

“Haizetara” jaialdian, emakumez osatutako nazioarteko taldeak

Amorebieta-Etxanoko aurtengo fanfarreen, banden eta kaleko musikaren Haizetara jaialdian emakumeek kaleko arteetan duten presentzia bultzatuko da, eta hala, ekainaren 23tik 25era bitartean, Belgika, Japonia, Frantzia, Danimarka, Erresuma Batua, Madril, Katalunia Argentinatik eta Euskaditik etorriko diren emakumez osaturiko taldeak arituko dira jaialdiaren XII. edizioan.

Horixe da aurtengo berritasuna, “emakumeen lana bistaratzea, musikari hauen bidez, emakumeen lana balioan jartzeko eta datozen belaunaldientzat akuilu izateko” adierazi du Lorea Bilbao Kultura Diputatuak aurkezpenean.

Hortaz, aurtengo Haizetara jaialdira emakumeek osatutako nazioarteko bederatzi talde hurbilduko dira, bertako lehiaketaren hamabigarren edizioan parte hartzeko.
Bizkaia mapa musikalean kokatzeaz gain, kultura ezberdinetako jende batuko da herriko kaleetan sekulako giroa sortuz, izan ere, Belgika, Japonia, Frantzia, Danimarka, Erresuma Batua eta Argentinatik etorriko dira. Horrez gain, ez dira faltako Madril, Katalunia eta Euskaditik bertatik etorritako bandak.
Agertoki ezberdinetan honakoek joko dute: Pas de Soir Chéri (Belgika), The Dawlins (Madril), Tokyo Brass Style (Japonia), Wonder Brass Band (Frantzia), Bluenette Sisters & the Seamen Orchestra (Danimarka), Tell Tale Tusk (Erresuma Batua), Fanfarre Sugarri (Euskadi), Balkan Paradise Orchestra (Katalunia) eta Las taradas (Argentina). Batzuk ahizpak dira, beste talde batean 23 neska musikari daude, beste batzuk kaleetan hasi ziren musika jotzen, beraz, estilo anitzeko musika izango da Amorebieta-Etxanon entzungo dena.

Horiek oso ondo prestaturiko programa ekarri beharko dute, parte-hartzaileek sari ezberdinak jasotzeko aukera izango baitute, horien artean, bandarik onenaren saria (10.000€) eta instrumentistarik onenaren saria (1.000), bai herritarrek bozkatuta emango den ikusleen saria (4.000€).

Honetaz guztiaz gain, Balkaneros argazki-erakusketa egongo da Zelaieta Zentroan, eta ekainaren 23an eta 24an, bi jam-session ondu dira Girls Band emakumeen laukotearekin.

Informazio gehiago: www.haizetara.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button