IKUS-ENTZUN

Autismoa agerian uzten duen filma

Abenduaren 30ean, Getxoko Muxikebarri zentroan Iker Elorrieta zuzendariaren El radioaficionado fikziozko lehen film luzea aurkeztuko da.

Filmaren emanaldia Kultur Etxeak Getxo Ekinez planaren barruan abiarazitako I. Kultura Programazio Deialdian hautatutako proiektuetako bat izan da. Filma izaera sozialeko drama da eta Estatuko zinematografian inoiz landu ez den gai bat ikusarazten du: autismoa.

Pelikula horrek Nikolas (Falco Cabo) 30 urteko irratizale gaztearen istorioa kontatzen du. Bertan, Ane (Usue Alvarez) topatuko du, bere haurtzaroko lagun bakarra, eta laguntzeko prest egongo da. Hara iritsitakoan, protagonistak harremanak izateko aurkitzen dituen oztopoek ez diote bere helburua lortzen erraztuko.
Alberto Sota ekoizleak azaldu duenez, “El radioaficionado artisautza-lana da, beti sinesgarritasuna eta naturaltasuna bilatzen ditu, (…) izenburuaren bidez eta pertsonaiak irratiarekiko duen zaletasunaren bidez autismoari eta komunikazioari buruzko metafora bat marrazten saiatu dira, nola mundu guztiak frekuentzia berak sintonizatzen ez duen islatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button