BERTSOTAN

Hondarribian eta Andoainen izan dira GBTXko asteburuko saioak

Larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu zen Hondarribiko Itsas Etxean. Bertan, Ane Beloki Lopez, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneritz Artetxe Eizagirre, Maddi Aiestaran Iparragirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Gaztelumendi Arandia bildu ziren. Guztien artean Eneritz Artetxe Eizagirre izan zen nagusi, eta irabaztearekin final-laurdenetara sailkatu da.

Eta atzo, Andoainen jokatu zen azken aurreko final-zortzirena. Norgehiagoka horretan Aitor Salegi Martija, Andoni Mujika Izagirre, Endika Igarzabal Murua, Eñaut Martikorena Lizaso, June Aiestaran Iparragirre eta Manex Mujika Amunarriz juntatu ziren, eta Aitor Salegi Martijak bildu zituen puntu gehien.

Final-zortzirenetako azken saioa datorren larunbatean, urriaren 5ean, jokatuko da Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Han arituko diren bertsolariak honako hauek dituzue: Aitor Tatiegi Loidi, Asier Azpiroz Iztueta, German Urteaga Garmendia, Haizea Arana Cardenal, Maialen Akizu Bidegain eta Maider Arregi Markuleta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button