IKUS-ENTZUN

"Yuki & Nina" filma proiektatuko du FAS zineklubak bihar

Honatx Hippolyte Girardotek eta Nobuhiro Suwak zuzenduriko Yuki & Nina filmaren sinopsia: Yukik bederatzi urte ditu eta bere gurasoak banatuko direla konturatu da. Aita frantsesa da eta ama japoniarra. Yukik amarekin joan beharko du Japoniara, eta dena utzi beharko du Parisen, Nina, bere lagunik onena barne. Yuki eta Nina trikimailuak asmatzen hasiko dira berriro elkar ikusteko eta Yukiren gurasoak ostera ere, elkarrekin egon daitezen. Azkenik, irtenbide bakarra etxetik ihes egitea izango da.

Yuki eta Nina indar bereziz sortu da, haur sentimenduen sakontasunari buruz xalotasunez hitz egiten du, erralitate eta fantasian mugitzen da, baditu bi ume aktore eta Japoniako zinemarako oparoaldian (Kore-eda, Naomi Kawase, Kiyoshi Kurosawa) bide berri adierazgarriak proposatzen ditu.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button