BERTSOTAN

Hizkuntza da protagonista

Mende erdia beteko du aurtengo ikasturtean Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Urte osoko egitaraua antolatu dute fakultatearen arlo eta balio nagusiekin lotuta.

Hortaz, makina bat ekitaldi antolatuko dira, eta egunotan egingo den batek bertsolaritzarekin izango du zerikusia. Maialen Lujanbiok RR_6 eRRe(AH)ala ikuskizuna egingo du bihar, hilak 18, 18:30ean, Eskoriatzako campusean.

Honela definitzen du errezitaldia Maialen Lujanbiok: “RR, hitzen performantzea da. Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikusteko eta entzutekoak. RR emanaldiak, lengoaia du lehengaia, eta hura oretzen eta maneiatzen du forma desberdinetan garaiko gaiez jarduteko. Maialen Lujanbioren eztarritik, errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa da RR.”

2018an RR emanaldiekin hasitako bidean, hitzak performatze ariketa honen 6. aldaera sortu du Maialen Lujanbiok rr_6 erre(AH)ala azpitituluarekin. Hortaz, esan bezala, Ikuskizunean hizkuntza da protagonista eta hainbat sortze-modu erabiltzen dira (poesia, bertsolaritza eta ikus-entzunezkoak) gure garaiko gaiei heltzeko.

Show More

Related Articles

Back to top button