BESTELAKOAK

Hizkuntza aniztasuna, zubi bat euskaratik

Gaur berton, urtarrilak 28, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan, Topaldia ekimenaren beste edizio bat egingo da. Aurten, hizkuntza aniztasunaren gaia izango da aztertu egingo dutena, bai eta euskarak kohesiorako eta berdintasun sozialerako duen balioa ere.

Aurtengo Topaldian honako galderak planteatuko dira: Euskarak harrera linguistikoan zein toki behar luke? Nola kudeatu bertako hizkuntza minorizatua, erdara hegemonikoak eta hizkuntza aniztasuna? Zein ikuspegirekin? eta horretarako adituen aportazioak, ikerketa espezifikoak, herrietako esperientzia praktikoak eta protagonisten bizipenak jasoko dira bertan.

“Herri askotan aniztasuna zeharkakoa dute euskara elkarte nahikok, baina honen beharraz eta gaur egun ditugun erronkez arituko gara. Bestalde, instituzioek eta herriko eragileek gai honen bueltan elkarlanean eragiteko aukeraz gogoetatzeko balioko digu jardunaldiak. Horretarako, hizkuntza gutxituek eta euskarak harrera prozesuetan duten garrantzia aztertuz, herri ezberdinek eredugarri dituzten proiektu eta praktika onak partekatuz, eta migrazioak herri euskaldunetan izandako esperientzien bilduma ezagutuz gauzatuko dugu.”

Pandemia garai honetan goizeko egitaraua prest dute aurrez-aurre, eta streaming bidez etxean jarraitzeko aukera ere bai.

Eguna nola osatuko duten hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button