LITERATURA

Gerardo Markuletak poema liburu berria aurkeztu du

Oñatin jaioa, baina aspaldi Gasteizeratua, Gerardo Markuletak Denbora bere lekura izenburuko poemategi berria aurkeztu du, gaur, Donostian. Arratsaldean, halaber, 19:00ak bueltan, Gipuzkoako hiriburuko Gros auzoan dagoen Garo Kultur Lab gunean izango da, Jabier Muguruza idazle eta musikariaren laguntzarekin.

Aurretik, beste bost poema liburu plazaratu ditu Markuletak, tartean, Hauta-lanerako poemategia (2000), Batak ez du bestea kentzen (2003) eta Ezjakintasunak (2006).

Horrekin batera, hainbat musikarirekin aritu da, Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Anje Duhalde… eta euskal poeten lanak ere itzuli ditu gaztelaniara: Kartografia (Rikardo Arregi), Bitartean heldu eskutik (Kirmen Uribe)… bai eta atzerriko poeten testuak euskarara ekarri ere.

Honatx, lan berri horretan bildu duen olerki bat:

Lana

Zenbateko boterea ematen diogu denbora pasatuari gure denbora presentean?

Zer-nolako pisuz zamatzen du iraganak gure bizkar makotzen hasia?

Nostalgiarik gabe, poeta atzera begira jarri da, aukera bakarra aurrera bidea dela jakinik

Handik, umorez, nerabezaroko argazkiak, leiho irekiak, tiradera ezkuturen bat, akuarela lurrintsuak, oheko oihartzunak…

Debora, leku, zeru eta lurrak…

Basotik, soilguneak.
Goizetik argi-loa.
Ozeanotik, ertzak.
Bidaiatik, oharrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button