MUSIKA

Zain taldeak bigarren diskoa plazaratu du

Zain Berrizeko laukoteak Egunsenti berri baten bila (Baga Biga) izenburuko bigarren lana aurkeztu du oraintsu. Bizkaitarren  disko berria 2010ean argitaratutako XXI. mendeko piratak grabazioa baino helduagoa bada ere, antzeko ezaugarriak erakusten ditu; alegia, pop melodiak eta rock erritmo azkarrak.

Ritxi Aizpuru Baga Biga diskoetxearen esanetan, melodiak, gitarrak, pop-rocka eta hitzen ikuspuntua dira lan berri honen ezaugarri nagusiak. “Aldiz, orokorrean punk doinuen presentzia gutxitu egin da, (…) nahiz eta zertzelada trinkoak dauden”.

“Bai, estilo aldetik berdinean jarraitzen dugu, melodiaren goxotasuna eta bizkortasunaren indarra gustatzen zaigu oraindik ere. Hala ere, gure ikuspuntutik ikusten ditugu alde ezberdinak”, esan dute taldekideek. Aldaketa horien artean, gitarrek konposizioan izan duten garrantzia nabarmendu dute.

Diskoa 2013ko martxoan eta apirilean grabatu dute Berrizeko Lorentzo Records estudioetan, Aitor Ariño teknikariaren gidaritzapean. Kolaborazioei dagokienez, Governors taldeko Juan Sangre-k ahotsa sartu du Goitibehera doinuan. Horretaz gain, Mikel Keixeta-ren laguntza izan dute hitzak egiterakoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button