BERTSOTAN

“Hitzaren Dantza” ekimenean, musika, dantza eta bertsoak

Gaur, urriaren 1ean, Hitzaren Dantza ekimena antolatu du ALBEk (Algortako Bertsolari Eskola) Muxikebarri aretoan. 18:15ean irekiko dituzte Muxikebarriko ateak eta ekitaldia 19:00etan hasiko da, Ereaga aretoan.

Aurten jaialdian Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguaran eta Paule Loizaga bertsolariak arituko dira, eta musika lagundurik egingo dute bertso-saioa.
Musika eta dantzak Dangiliske taldea eta Nagore Clemente musikari eta dantzariak, Josu eta Aritz Landeta musikari eta kantariak, Haizea Hormaetxea eta Gorka Granado dantzariak eta Jon Ortega eta Karlos Galan txalapartariak jarriko dituzte.

Oraindik, aforoa dela eta, gonbidapenak eskatu behar dira. Gonbidapena lortzeko Muxikebarriko txarteldegian eskatu (10:30-13:30 eta 16:30-19:30) edo idatzi hitzarendantza@gmail.com helbidera, izen-abizenak eta gonbidapen kopurua adieraziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button