LITERATURA

Artista Liburuari buruzko topaketak, Donostian

Arteliburu 21 elkarteak, San Telmo Museoak, Koldo Mitxelena Kulturuneak, Tabakalerak eta Arteko tailerrak bultzatuta, azaroaren 28tik abenduaren 20ra bitartean, Artista Liburuari buruzko II. Topaketak egingo dira Donostian.

Giza jakituria kontserbatzeko eta historian zehar transmititzeko tresnarik onena da liburua, edozein forma hartzen duela; ez dago harekin konpara daitekeen besterik. Eta hortik sortu ziren artista liburuak. Artista liburua ikertu eta sustatzea xede zuen proiekturik ez zegoela ikusita, erronka kultural eta artistiko berria hartzea erabaki zuten antolatzaileek, “aurten berriro heldu diogu ekimenari, eta iaz baino asmo handiagoko programazio batekin gatoz, ideia berritzaile, ausart eta bizigarriz beteta”.

Topaketen harira jarduera ugari antolatu dira Donostiako hainbat lekutan: artista liburuen erakusketak, tailerrak heldu eta umeentzat, solasaldiak, konferentziak, errezitaldiak eta proiekzioak, besteak beste.

Jardueren gaineko informazio guztia, non, noiz eta zer jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button