Datorren hilean, martxoaren 6 eta 7an, Mojo Workin jaialdiaren XIV. edizioa egingo da Donostiako Dabadaba aretoan. Aurten lau bandaren eta musika beltzean oinarritutako disko-jartzaileen saioek osatuko dute programazioa.
“16 urteko ibilbidearekin, Mojo Workin nazioarteko artisten aldeko apustua egiten jarraitzen du, estatuko proposamen sendoak, izen historikoak eta soularen eta musikaren irudi nabarmenak konbinatuz. Dantza, hurbiltasuna eta tokiko publikoa lehenesten dituen areto-formatuan.”
Aurten, Roy Ellis & The Bandits eta Begoña Bang Matu eta Orquesta Kingston taldeak arituko dira lehen egunean, hilak 6. Hurrengo egunean, larunbatean, J.P Bimeni & The Black Belts eta Anna Dukke taldeen txanda izango da.
Dabada aretoan bertan egingo diren DJ saioetan Dani Boss Sounds (Bartzelona), Adela Domínguez (Madril), Imanol Basterra (Donostia) eta Dr. Punko (Donostia) arituko dira. Horretaz gain, larunbat arratsaldean DJ saio bat egingo da Be Club-ean honakoekin: Belle Brown (Bilbo), Kinkman (Logroño) eta Le Txou (Pasaia).
