ESZENA

Kaleszena programa, Aste Santuan gozagarri

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Kaleszena programa abiaraziko du Aste Santuko egunetan, antzerki eta musikaren inguruko 15 ikuskizun eskaintzeko.
Kale-antzerkia, clownak, akrobazia eta malabare ikuskizunak, kaleko musika bandak eta zuzeneko kontzertuak izango dira datozen egunotan Bilboko kaleetan.

Astearen ardatza, Hortzmuga Teatrok Los Anfitriones ikuskizunaren bitartez egituratuko du, hiriaren eta bertako biztanleen historia ezagutzeko parada ekarriko duen ikuskizun ibiltari horri esker.

Baina, programa ostegunean hasiko da, apirilaren 5ean, etengabeko umore saioarekin, Plaza Berrian. Bertan, Ganso & Cia clown euskalduna izango da ikuskizunaren gidaria, artistei ateak zabalduz. Lehenengo artista Gilles Remy dantzari eta antzezlea izango da, Et viola! ikuskizunarekin. Ondoren Musi´Colle-ren txanda izango da, malabareak eta musika uztartzen dituzten hiru anai-arrebak. Saioari amaiera emateko Paul Durand, clown eta mimo egongo da, Deux secondes ikuskizuna Bilboko ikusleen aurrean eskainiz.

Apirilaren 6an, umorea itzuliko da Circovito konpainiarekin. Gero, Cie. Bris de Banane taldeak trufazko ikuskizuna aurkeztuko du eta azkenik, Mr. Jones clowm holandarrak, Fred izeneko txerri batekin duen harreman bitxia kontatuko du.
Apirilaren 7an, animazioak hainbat kale eta plaza hartuko ditu. A Magnifique Bande dos Homes sen Medo banda galiziarra izango da protagonista.

Horretaz gain, musika ez da faltako, eta horretarako, hainbat kontzertu programatu dira. Gose taldea edota Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta Amaren Alabak taldea ere Bilbotik pasatuko dira.

Zer non eta noiz jakin nahi baduzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button