MUSIKA

Tradiziozko konponketa minimalistak Kalakan taldearen eskutik

Kalakan hirukoteak Getxoko Muxikebarri aretoan kontzertua eskainiko du igandean, ekainak 27, 19:00etatik aurrera. Hitzordu horretan bere azken lana aurkeztuko du taldeak: Artizar. Kontzertu horretaz gain, larunbatean, ekainak 26, MauMa konpainiaren eskutik Lurrun minez antzezlana ikusteko aukera ere egongo da.ç

Kalakan taldea 2009an sortu zenetik, errepertorio tradizionalaren konponketa minimalistak sortu ditu modu erakargarri batean. Taldeak 10 urteko ibilbidean bira eta kolaborazio ugari egin ditu izen handiko artistekin, eta orain, musika bide berri bati ekitea erabaki du Artizar diskoarekin. Izan ere, lan horretan “kantu tradizionaletan sakontzen dute egungo soinuen bidez, danborrak eta ahotsak, teklak eta efektu kosmikoak tartekatuz, baita beste tresna batzuk ere erabiliz: txalaparta, txirula, tobera, panderoa, xilintxa…”

Baina egun hori heldu baino lehen, MAuMa antzerki-taldeak Lurrun minez antzeztuko du larunbatean. Galder Perezek idatzitako Lurrin minez izeneko lana mariken arteko hirukia da, botereaz jarduten da bereziki. Indarkeria ere oso presente dago, kasu honetan intrageneroa… “Nola asmatzen ditugun gure desio eta pasioak, eraikitze sozial batetik.”
Sauna batean hiru gizon elkartuko dira eta horien arteko hitz-aspertuan hainbat gaiez eztabaidatuko dute. “Beharrezko ote da horrenbeste identitatearen etiketa?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button