
Histrión teatro konpainiak bere 30. urteurrena ospatzen du pieza dokumental honekin. Aurkezpena ostegunean, urriak 9, arratsaldeko 19:00etan izango da, Bilboko Azkuna Zentroan, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko zentroaren web orrian.
1994an Granadan sortu zenetik, konpainiak 23 ikuskizun ekoitzi ditu. Gaur egun, Histriónek bere bideari jarraitu nahi dio. Pieza berri honek, Trans Lege berrian jartzen du fokua, eta bakarrizketa arriskutsu honek generoaren iruzurrari eta gizarteak arau hori ez puskatzeko egiten duen indarrari egiten dio kritika. Erresuma Batuan gertatu berri diren genero-arloko iruzur-kasuak hartzen ditu abiaburu antzerkiak.
Maria Goiricelaya antzerkigileak idatzi eta zuzendu du, eta Gema Matarranz du protagonista. “Oihu bat da, ezinbesteko tour de forcé bat, oraintsuko Trans Legearen legezko hutsuneek premiazko irtenbide berriak behar dituzten gizartean”, adierazi du egileak.
Duela gutxi Gaztela eta Leongo XXVIII. Antzerki Ferian gazte eta helduentzako aretoko ikuskizun onenaren saria jaso duen lan honek erronka egiten digu gure paradigmak zalantzan jartzera, justiziak nola funtzionatzen duen pentsatzera behartzen gaitu, eta eskubideak eta askatasunak ez direla denontzat berdinak erakusten digu.
“Bera shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska, mutila baizik. Ez da gehiago izango Alejandra; benetan dena izango da: Alex. Terapia, sentsibilizazio-taldeak, ezer ez da aski onartzeko bere alaba ez dela gehiago bere alaba izango; eta ukazioak, erresistentziak eta frustrazioak aurrera egingo dute, aldaketak eragiten duen minetik. Hala ere, dena aldatuko da polizia etxera iritsi, eta Alexi sexu-abusua egitea leporatzen dionean. Ustekabeko gertaera horrek gure protagonista bultzatuko du eromenezko lasterketa bati ekitera, semea ulertzen saiatzeko eta babesteko, zokoratu, suntsitu eta identitatea eta gizaki gisa dituen eskubideak lapurtu nahi dizkion guztiaren aurrean”, adierazi du Histrión antzerki konpainiak.