BESTELAKOAK

“Hondakin”, zaborretik sormenera

Hondakin sortze-berrerabilpenaren Nazioarteko Topaketa egingo dute Bilboko Alondegian azaroaren 22an, 23an eta 24an, Taktika urbanoak obra-hondakinetatik abiatuta lelopean.

Programak hausnarketa egin nahi du hiru gai hauen inguruan: nolako harremanak ditugun eraikitako hiriarekin; mundu kontsumitzen dugun modua; eta, azkenik, nola berrasmatu lurraldea gure irudimenetik abiatuta.

Horretarako, bertoko, Espainiako eta atzerriko adituek gure bizitzeko moduak sortzen duen zabor materiala zein immateriala berriz erabiltzeko hainbat modu aurkeztuko dute. Era berean, ingurumenarekin eta gure hiriaren arkitekturarekin errespetuzkoagoak diren jarrerak proposatuko dituzte.

Azaroaren 24an, gainera, European Souvenirs filma proiektatuko da. Pelikulak, mugen, irudi turistikoen eta bidaien inguruko gogoeta jasotzen du, Europako ikus-entzunezko artxiboen bitartez.

Basurama, Creativity Zentrum eta Bellastock elkarteak dira, besteak bete, jardunaldi hauetan parte hartuko duten kolektiboak.

Ekimenarekin loturiko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu alhondigabilbao.com webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button