LITERATURA

Historiaz eta memoriaz

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean izeneko zikloaren barruan Historia eta Memoria izena daraman topaketa atondu du gaur. Hitzordu horretan Edurne Portela idazleak eta Jose Ovejero egileak parte hartuko dute, eta Elena Sierra kazetaria izango da moderatzailea.

Edurne Portela Literatura Hispanikoetan doktorea da Carolina-Chapel Hill Unibertsitatean (AEB). Literatura irakasle titularra izan da Lehigh Universityn (Pennsylvania) 2015era arte. Artikulu eta saiakera ugari argitaratu ditu. Bereak dira, El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia, Mejor la ausencia, Formas de estar lejos, eta abar. Jose Ovejerorekin batera, Vida y ficción (2017) dokumentala egin zuen. 2022an Euskadi Saria irabazi zuen Los ojos cerrados nobela koralarekin. Txani Rodriguezek, Javier Maurak, Aixa de la Cruzek, Jesus Camarerok eta Patricia Millanek osaturiko epaimahaiaren hitzetan “kontatutakoaren eta kontatu gabekoaren arteko tentsioa sortzen duen ikuspuntu joko aberasgarria ezartzen du, eta orainaren eta iraganaren arteko elkarrizketa proposatzen du, erruari eta barkamenari buruz hausnartzeko”.

Jose Ovejero Geografia eta Historian lizentziatua da. Lan ugari argitaratu ditu, hala nola poema-liburuak, bidaia-liburuak, saiakera edo kontakizunak, baita hainbat eleberri ere. Bere lan batzuk alemanera, italierara, portugesera eta nederlanderara itzuli dira. Bere liburuek hainbat sari jaso dituzte: Anagrama Saria, Benito Spinoza Saria eta Estado Crítico Saria. 2022ko irailean bere azken narrazio liburua argitaratu zuen: Mientras estamos muertos.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button