BESTELAKOAK

“There is beauty in the city” proiektua

Bilbok bat egin du nazioarteko “There is beauty in the city” proiektuarekin, hiriko leku ederrenen eta hiriaren eraldaketa hobeto islatzen dutenen mapa eratzeko. Ekimena Erresuma Batuan sortu zen, Anna Francis artista eta ikerlariaren eta PhotoArteKomite on-line arte galeriaren eskutik, eta orain Bilbora etorri da.

Proiektu honetan, partaide bakoitzak, bere iritziz ederra den Bilboko leku baten argazkia hartuko du. Leku horretan, gero argazkian agertu beharko den There is beauty in the city jartzen duen iman bat jarriko du.
Jasotako argazki guztien artean, Bilboren edertasuna ondoen irudikatzen duten 3ak aukeratuko dira, eta Rekalde Aretoan egongo dira ikusgai maiatzaren 17tik 22ra. Horrez gain, bideo batek aurkeztutako argazki guztiak bilduko ditu.

Programa amaitu ondoren, partaideek euren argazkiak hartu dituzten leku guztiak bilduko dira mapa batean. Leku horietan egongo dira argazkilariek utzitako imanak, hiriarekin izandako elkarrekintzaren eta Bilboren Edertasunaren Mapari egindako ekarpenaren lekuko gisa, hiritarrek erakutsi nahi izan duten bezala.

Argazkian agertzen diren lekuekin Bilboren Edertasunaren Mapa behin eginda, bertako biztanleek edota bisitariek, hiritarren iritziz leku ederrenen ibilbidea egiteko aukera izango da.

Bilboren edertasunaren kartografia bat lortzeaz gain, ekimen honen bitartez, antolatzaileek hiria hobeto ezagutzea bilatzen dute, bertan eta kanpoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button