ARTEA

Aldama-Fabre Galleryk bere ateak zabaldu ditu, Bilbon

Aldama-Fabre Galleryk Bilbo Zaharreko bihotzean zabaldu ditu bere ateak. Inguru hori kultur mugimendu interesgarriaren lekuko izaten ari da. Izaerak, edertasun arkitektonikoak, historiak eta erdialdean duen kokaguneak (Bilboko Itsasadarretik pauso gutxitara) erakarrita, Gorka Aldama Bolumburuk eta Eugenia Griffero Fabrek, Leire García Barruetabeña Asistent Galleristak lagunduta, arte garaikide aktualenaren hedapenaren eta komertzializazioaren aldeko apustua egin dute, indarra hartzen ari diren artisten (bertakoen eta nazioartekoen) eta dagoeneko finkatuta daudenen arteko oreka bilatuz eta, horrela, arte ideien, egitasmoen eta kontzeptuen arteko trukaketa sustatuz, komunitatea eta higikundea sortuz. Artistak eta galeriak eskutik hazteko eta azoketan parte hartuz, beste galeria eta curator batzuekin lankidetzan arituz, artearen merkaturako bidea elkarrekin egiteko aukera emango duen lan lotura sortzeko xedez.

Patrik Grijalvo artistaren lanak izango dira galeria honek haizatuko dituen lehenak. Maiatzean eta datorren ekainaren 18 bitartean artista bilbotarren obra ikusi ahalko da. Aldama-Fabre Galleryren aburuz, “espazioak deseraiki egiten ditu, eta eraldatuta itzultzen dizkigu, aurretiazko irudietan eta espazioetan oinarrituta eraikitako eremu berriak sortuz. Argazkiaren interpretazio eraikitzaile eta minimalista horren atzean, lortutako artelanari bolumena eman nahi dio. Bere lehenengo asmoa argia proiektatzea eta itzalak sortzea da, eskultura motako interpretazioa emanez. Tolesturek eta mozketek hiru dimentsioko objektu bilakatzen dituzte irudiak, argazkia, diziplinen arteko zubi bilakatzeko gai den tresna gisa ulertzeko, arkitekturaren eta eskulturaren artean harreman berezia ezartzeko, modu horretan sakonduz.

Patrik Grijalvo artistaren ostean, Ismael Iglesias, Kiko Miyares, Carla Andrade eta Ana Riaño artisten erakusketak programatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button