MUSIKA

Maria Riverok “Kintsukoroi” bakarkako egitasmoa abiatu du

Siroka eta Hutsa taldeetako kide Maria Riverok bere bakarkako proiektua hasi du Kintsukoroi izenburupean. Balmasedan jaiotako musikariak Apurka taldean eman zituen bere lehen urrats musikalak. Guztira, hamar urteko ibilbidea egin du, bederatzi disko; orain, ostera, bakarka aritzea erabaki du.

Maria Riverok berak jakinarazi duenez, “Kintsukoroi ez da disko bat, jaiotzatik hazten eta eraldatzen joan den proiektua da, bizirik dagoen proiektua”.

Beraz, ideia zabala da Kintsukoroi. Hasteko, bihar, Haritz Petralandak zuzendutako Ongi etorriak doinuaren bideoklipa zabalduko du. “Bakarrik agertzen naiz, gitarrarekin, ia-ia mikrofoniarik gabe, ia teknologiarik ez dago, hori da proiektuaren ardatzetako bat”.

Ardatz horien arabera, hiru ildoren inguruan sortu eta garatu da proiektua: “Jaiotza”, Riverok sortu ditu abestiak, gitarra eta pianoarekin, apaingarririk gabe, kantu biluziak dira; bigarrenik, “Tribua”, bere ibilbidean izan diren musikari-lagunak izan ditu bidaide; eta, azkenik, “Mark”, Bartzelonako Mark Jordan ekoizlearekin aritu da, bere kantuak erremix-ak egiteko.

Kintsukoroiren egitasmoaren xehetasun guztiak bideo honetan dituzue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button