IKUS-ENTZUN

Zinebik bere 54. edizioa inauguratuko du gaur

Gaur bertan abiatuko da Zinebiren 54. edizioa. Atzo goizean, prentsaurrekoan aurkeztu zituzten gaurko egunean ikusiko diren euskal film laburrak, eta Carlos Saura zinemagileari emango zaion Ohorezko Mikeldia saria.

Hala, Sekzio Ofizialean lehiatuko diren zortzi film laburren proiekzioa 20:00etan hasiko da, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian. Ikusiko diren lanak: Los perfeccionistas, Tucker Dávila Wood;  Aner, Unai Garate (fikzioa); Voice Over, Martín Rosete (fikzioa); Je me souviens, Gentzane Martínez de Osaba (dokumentala); Berriro igo nauzu, Carlos Rodríguez (dokumentala); Bajo la almohada, Isabel Herguera (animazioa); Beerburg, Ander Mendia (animazioa); eta Gernika, Ángel Sandimas (animazioa).

Atzokoan hedabideen aurrean agertu ziren egileak, pantailaratuko diren lanei buruz mintzatzen, eta orokorrean puntu batzuk aipatu ziren: memoriarekiko interesa eta gai honen inguruko obra dezente badagoela, eta bestetik, kalitate tekniko handiarekin burutuak izan direla lanok.

Hala, 72 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, fikzioa, dokumentala eta animazioa sarietarako norgehiagoka. Lehiaketarako aukeratu diren filmen artean, 18 film espainiar azpimarratu behar dira, eta horien artean aipaturiko zortzi euskal zinegileek egindakoak daude.

Datorren azaroaren 23an jakinaraziko den ZINEBIren palmaresa honako sari hauek osatzen dute: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusiak, Euskal Zinearen Sari Nagusiak, Espainiar Zinearen Sari Nagusiak, Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak, fikzio, animazio eta dokumental kategorietan, aurtengo edizioan izaera bikoitza izango dutenak.

Beste aldetik, aipatu behar da, ZINEBI-EXPRESS lehiaketan finalista izan diren pelikulen emanaldia eta sari banaketa gaur ere egingo dela, Campos Antzokian, 20:00etan.  

Informazio guztia zinemaldiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button