MUSIKA

Anarik irekiko du “Baserriko uzta” zikloa

Zarauzko Garoa liburu dendak urteak daramatza Paperezko Kontzertuak ontzen. Bada, oraingoan, proposamen berri batekin datoz zarauztarrak, EHKO kolektiboarekin eta ZuZeu webgunearekin lankidetzan, laborantza eta musika uztartzen dituen  Baserriko uzta zikloa.

Lehenengo saioa, Udazkeneko uzta, larunbatean egingo da, Antzuolako Pikunieta baserrian. Bertaratuko direnek baserriko produktuekin prestatutako jana dastatu eta Anariren musikaz gozatuko dute.

Gainerako uzten harira, Neguko uzta otsailaren 3an egingo da, Etxarri-Larraungo (Nafarroa) Arbegain baserrian, eta Beltxaren Bikoteak joko du; Udaberriko uzta maiatzaren 5ean izango da Urduñako (Bizkaia) Santa Clara baserrian, Rafa Ruedak lan berria aurkeztuko du bertan, Hiri kristalezkoa; eta, azkenik,programazioa ixteko, Udako uzta uztailaren 28an loratuko da, Arbonako (Lapurdi) J. Zaldunbideren baserrian, Mikel Urdangarinek kantatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button