LITERATURA

“(H)ilbeltza” bekaren deialdia

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak, elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin dute. Oraingo honetan, itzulpenaren txanda da, eta horretarako Fred Vargas autorearen Debout les morts eleberria itzuli beharko da.

Datorren urteko martxoaren 25a lanak aurkezteko azkeneko eguna da, eta Baztango Udaleko erregistroan egin behar da. Lan irabazleak 6.000 euro hartuko ditu.

Epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertuko ditu, eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2022ko maiatzaren 6a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe lotu ahala da.

Aurreko irabazleen eta bildumaren berri, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button