IKUS-ENTZUN

“Etorkizun berria asmatuz” zikloaren amaiera, Azkuna Zentroan

Playtime Audiovisuales-ek komisariatuta, urrian hasi zen Zinema irekia. Etorkizun berria asmatuz zinema garaikideko zikloa hil honetan amaituko da Azkuna Zentroan. Aste hauetan guztietan, aro post-digitalean dugun errealitateari buruzko zientzia fikzio, utopia eta distopiei buruz hausnartzeko beta eskaini du zikloak.

Hamar saiotan antolatutako ziklo honetako sorkuntzen zuzendari gehienak emakumeak izan dira. “Gaiak queer izaeratik lantzen dituzten filmak dira, zinema-saiakera eta aktibismo politikoa barnean hartuta. Arte garaikidearen parametroen barruan kokatuta dago, diziplina desberdinak era hibridatuko jarioan txertatuz, formalki arriskatuz eta proposamen bakoitza, azken batean, ikusleak berak osatuz”.

Hainbat astez, filmek protagonismoa bereiz hartu dute Azkuna Zentroan, baina hil honetan, zikloa bukatzeko, ez-fikzioko bi film luze pantailaratuko dira, eta, horiekin, “gogoeta egingo dugu orainaldiaz, etorriko dena ulertu ahal izateko”.
Lehenengoa Jennifer Baichwalek zuzendutako lana da: Anthropocene: The Human Epoch (2018). Film hori gaur berton, urtarrilak 16, ikusteko parada egongo da. “Homo Sapiens izeneko gure espeziea bihurtu da Lurreko ekosistemaren indar eraldatzailerik handiena. Praktika kapitalisten, ikatzaren eta petrolioaren kulturen, eta ustiatzeko baliabidetzat ekosistema aldatzearen eraginez, animaliak eta landareak boladaka desagertu dira ugari, eta berotze globala gero eta handiagoa da. Nola gertatu ahal izan da?”

Zikloko azken filma, Estado de Malestar (2018) Maria Ruido artista eta ikerlariak ondutakoa. “Pelikula zikloaren barruan proposatu da, bizi dugun errealitate kapitalistan norbanakoaren oraingo egoeraren aurrean egindako gogoeta gisa, eta etortzekoa den aro postdigitaleko gizarte berri batera iristeko eraikuntza aldi berean “itxaropentsu” bezala.” Emanaldia urtarrilaren 22an izango da, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button