ESZENA

"Artistak Egoitzan" bekaren hirugarren edizioa abian da

Deialdira aurkeztu nahi diren konpainiek 2011ko martxoaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta Bilbaoeszenak 5.000 euro arteko beka izango duten bost egoitzak aukeratuko ditu.

"Artistak Egoitzan" programaren helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eta batik bat, eszena berriekin zerikusia duten, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza duten arloetan, ardatz nagusia antzerkia eta dantza izanik, diziplina tradizionalagoekin, kaleko antzerkiarekin edo zirkuarekin, adibidez, erlazionatutako proiektuak baztertu barik.

18 urtetik gorako artistek, bakarka edo taldean aurkez ditzakete deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan Bilbaoeszenarekin parte hartu nahi badute. Parte hartzaileen nazionalitatea edozein izan daiteke baina egoitza bi, gutxienez, euskal artisten proposamenetarako izango dira. Egoitza bakoitzak gehienez 35 eguneko iraupena izango du eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta.

Bilbaoeszenak 44 proposamen jaso zituen programaren aurreko edizioan. Deialdiari buruzko informazioa eta oinarri osoak hemen jasotzen dira.

Bilboko Udaleko Kultur eta Hezkuntza Sailak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button